2025eko irailaren 24tik 29ra bitartean, CIFP Bidasoako irakasleek aukera paregabea izan zuten Hego Koreako Jeonju hirian ospatutako FIDA Drone Soccer World Cup txapelketan parte hartzeko. Lehiaketa entzutetsua World Cup Drone Soccer Stadium ezagunean egin zen, eta mundu osoko 30 herrialde baino gehiagoko ordezkariek hartu zuten parte.
Drone Soccer Spain elkartearen gonbidapenari esker, Irungo zentroko irakasleek Sergio Iparragirre eta Josean Bellota, eta zentroko ikasle ohia den Ignacio González-ek, Espainian drone soccer diziplina berritzailea sustatzeko egindako lana aitortua izan zuten. Gonbidapen horrek, gainera, CIFP Bidasoaren konpromisoa eta berrikuntzarekiko apustua azpimarratu zituen.
Txapelketan, parte-hartzaileek lehiatu, ikasi eta nazioarteko drone soccer komunitatearekin konektatzeko aukera izan zuten. Hego Koreako Federazio Internazionaleko ordezkariek kirol emergente honek duen potentziala azpimarratu zuten, eta etorkizuneko lankidetza eta garapen-aukerak aztertzeko tartea ere izan zen.
Esperientzia, parte-hartzaileen hitzetan, “ahaztezina, emozioz eta ikaskuntzaz betea” izan da. Teknologia, hezkuntza eta kirola uztartzen dituen diziplina honen garapenean, LHII-CIFP Bidasoak urrats garrantzitsua eman du, etorkizuneko belaunaldi teknologikoen prestakuntzan bere rola sendotuz.