Goi-mailako euskal kirolarien bertze aldea erakusten duen elkarrizketa saio ganberroa da Matx podcasta. Tokiko kirolaren sare sozialak maiatzean estreinatu zuen lehen denboraldia eta lehen hiru programetan, Mikel Linacisoro eskalatzailea, Eukene Larrarte txirrindularia eta Keoni Lasa surflaria elkarrizketatu zituzten.
Azken gonbidatua Bidasoko kirolari bat izan da. Konkretuki, Klara Olazabal piraguista irundarra elkarrizketatu dute iraila bukaeran estreinatu zen laugarren atalean. Bertzeak bertze, Olazabalen alde intimoa eta dibertigarria ezagutzeko aukera eskaini digu saioak.