Bidasoko M8 Asanblada Feministak eskualdeko herritarrak "Bat gehiago ere ez!" lelopean elkarretaratzera deitu ditu gaur, 19:30ean, Irungo San Juan plazan, Zarautzen gertatutako azken erailketa matxista salatzeko. Feminizidio honen aurrean bidasotarren gaitzespena kalean adieraztea ezinbestekoa dela oroitarazi dute. Oraingoan Zarautzen gertatu denaren oinarrian dagoena, denok hunkitzen gaituelako. Izan ere, Irun-Hondarribian 247 emakume epailearen aginduz babestuta daudela gogoan hartzen dute.
53 urteko emakume bat akabatu zuten urriaren 15ean Zarautzen. Ertzaintzak 47 urteko gizonezko bat atxilotu du, eta giza hilketa egotzi dio. Zarauzko Udalak atzo berretsi zuen hilketa matxista izan dela, eta plazaratutako gaitzespen adierazpen instituzionalean, udalak dei egin die herritar guztiei «indarkeriaren aurkako borrokan zeregin aktiboa» izan dezaten. Izan ere, beharrezkotzat jo dute «jarrera aktiboa» izatea, emakumeen aurkako edozein indarkeria adierazpenen aurka. Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Emakundek ere gaitzetsi dute hilketa.