Miren Martin Aramburu irundarrak Espainiako zilarra eta Europarako txartela eskuratu du Atapuercan

Antxeta Irratia 2025eko azaroaren 24a

Sprint Atletismo Leon taldeko korrikalari irundarra Europako Txapelketara sailkatu da, taldeak lortutako zilarrean ekarpen nabarmena eginez. Bidasoa Atletiko Taldeko 20 urtez azpiko mutilek ere, bigarren postua eskuratu zuten Atapuercan. Asteburu honetan ere, Beñat Bengoetxea hondarribiarra hirugarren sailkatu da Madrilen, Espainiako 10K Txapelketan. Eta Jose Antonio Gomez De Arriba irundarra bosgarrena izan da Donostiako Maratoian.

Atletismoa protagonista izan dugu asteburu honetan. Bidasoa eskualdetik kanpo gure korrikalari anitz aritu dira lehian goi mailan, emaitza aipagarriak eskuratuz. Proba guztien artean, Atapuercan (Burgos) ospatutako Espainiako Kluben Kros Txapelketa ospatu zen atzo, eta hotzari aurre eginez, Bidasoa Atletiko Taldeko 18 urtez azpiko mutilek bigarren postuan sailkatu ziren bertan. Era berean, 16 urtez azpiko nesken taldeak seigarren amaitu zuen, eta Eta 20 urtez azpiko kategorian, berriz, BAT taldeko neska-mutilek 11. eta 12. postua eskuratu zuten hurrenez hurren.

Bidasoa Atletiko Taldeak emaitza bikainak lortu ditu Atapuercan, Kluben Espainiako Txapelketan.

Hala ere, aipamen berezia behar du, berez Bidasoa Atletiko Taldeko harrobiko beste korrikalari batek. Izan ere, Miren Martin Aramburu irundarrak balentria handia egin zuen atzo Atapuercan. Sprint Atletismo Leon taldean ari da, eta Espainiako zilarrezko domina eskuratu du Taldekako Proba Mixtoan. Bina emakume eta gizonezkok osatutako taldeetan, 1.500 metroko lekukoa osatzen dute, eta Miren Martinek lehen posta aurreneko postuan amaitzea lortu zuen. Taldeak bigarren amaitu zuen Playas de Castellon talde indartsuaren atzetik, eta martxoan ospatuko den Europako Txapelketara sailkatzea lortu du irundarrak, Gaztela Leongo klubaren historian froga honetan aurreneko sailkapena izanik. Martinek azaldu digunez, «aurtengo helburua lehen bi sailkatuen artean bukatzea zen, iaz Italican, Sevillan, hirugarren bukatu eta gero».

Bidasotarren beste emaitza aipagarriak 

Bestalde, asteburu honetan ere, Donostiako Zurich Maratoian bosgarren amaitu zuen Jose Antonio Gomez De Arriba korrikalari irundarrak. Joan den urrian Behobia-Donostia lasterketan 18. postua egin zuen, 1:06:13 kronoarekin, eta oraingoan, Donostiako Maratoian 2:24:40ko markarekin 40 urtez gorako kategorian azkarrena izateaz gain, Gipuzkoako Maratoi Txapelketa irabazi du. 

Era berean, Madrilen ospatu den Espainiako 10K Txapelketan, hirugarren sailkatu da Beñat Bengoetxea De La Iglesia hondarribiarra hirugarren sailkatu da asteburu honetan. Hain justu, bera izan zen Behobia-Donostian bidasotar guztien artean bizkorrena da, 16. sailkapen nagusian eta 1:06:08ko kronoarekin.