Irungo Ernai gazte antolakundeak, idandependentziara eguna antolatu du abenduaren 6rako

Aitor Errazkin 2025eko abenduaren 2a

Irungo Ernai gazte antolakundeak, espainiako konstituzioaren aurrean Independentziarako Eguna antolatu du abenduaren 6rako, eta antolatu dituzten ekimen  guztien ardatza Irun izango den arren, eskualde osoko gazteei parte hartzera gonbita luzatu diete. Antolatzaileek eguna “gazte independentisten elkargune” bihurtu nahi dute, eztabaidarako, aldarrikapenerako eta saretzeko espazio gisa ulertuta.Haitz Garaialde, Irungo Ernai gazte antolakundeko kidearekin hitzegin dugu.

Ernaiko kideek adierazi dutenez, “inposatutako jai egunei aurre egin” eta gazteriaren ahotsa kalera ateratzea da helburua. Nabarmendu dutenez, azken hilabeteetan “mugen itxierak, euskararen kontrako erabakiak eta diskurtso faxisten presentzia” areagotu egin dira, eta horren aurrean erantzun sendoa emateko beharra ikusten dute. Horregatik, gazte antolakundeak irmo adierazi du bere apustua: feminismoaren aldeko borroka, euskararen defentsa, jarrera antifaxista eta independentismoa izango dira egunaren ardatzak.

Ernairen iritziz, borroka hauek “Euskal Herri aske baten aldeko bidean” kokatzen dira, eta gazteek eginkizun erabakigarria dutela azpimarratu dute. Horregatik, abenduaren 6ko egunez gain, aurrerantzean antolatuko diren ekimenetan parte hartzera animatu dituzte gazteak, etorkizuneko herri eredua eraikitzeko lanean jarrai dezaten. Ekitaldien egitarau osoa jendaurrean jarri dute dagoeneko