Bisitari leialak eta iaz baino parte-hartzaileagoak jaso ditu aurten Be Veggie azokak

Koldo Nausia 2025eko abenduaren 9a

Abenduaren 6tik 8ra Ficoban ospatu den Be Veggie jaialdiaren zazpigarren edizioa kontsumo etikoaren eta beganismoaren Euskadiko topagunea bilakatu da. Azokara hurbildutako 6.000 bisitarien %25 jarduera eta tailerretan aktiboki parte hartu du ere.

Aurten ia 6.000 pertsona hurbildu dira Be Veggie jaialdira. Iazko 6.500 bisitariekin alderatuta, ez du bere iazko markarik onena hobetu ahal izan, baina bizimodu arduratsuagoa, etikoagoa eta animalien esplotaziorik gaberako bidea egiten jarraitzen duela baieztatu du. Izan ere, azokak jasotako 63 postuez gain, antolatutako 40 jarduera eta tailerretan 1.500 lagunek parte hartu dute, iazko milakoen aldean.

Bisitarien "inplikazio handia" nabarmendu dute antolatzaileek. Izan ere, espainiar estatu mailan bizimodu jasangarria eta kontsumo begetala sustatzen duten hiru azoketako bat da honakoa, eta proiektu gaztea izanagatik ere, "publiko leiala biltzen duen eta ondo sendotutako hitzordua da" Ficobako arduradunen arabera. Aurtengo bisitarien aurreko edizioetan ere bertaratu dela argitu baitute, publiko berria zen bitartean.

Alde horretatik, kontsumo beganotik harago doan jaialdia dela azpimarratzen dute. Izan ere, Be Veggie bisitatzen dutenen %30k beren burua begano gisa definitzen duten arren, gainerakoak bizimodu etikoago eta osasungarriagoak ezagutzeko, eta animalienganako errespetuan oinarritutako kontsumo proposamenetara hurbiltzen direla aitortu dute.

Antolakuntzak egindako inkestaren datuen arabera, bisitaren arrazoi nagusien artean, ia produktu berrien bila etortzea izan da, nutrizioarekiko interesagatik, eta animalien ongizateagatik. Gogoan hartu behar baita, animalien santuario zenbaitzuk ere parte hartzen zutela azokan. Hain justu, 2024an bisitarien artean 120 euren txakurrekin hurbildu ziren bitartean, aurten 183 izan dira azoka gunean bildu diren lagun iletsuak.

Horiek hala, jaialdiaren balorazio orokorra "oso positiboa" egiten du Maialen Gaztañaga, azokaren zuzendariak. Eta bisitarien partetik ere, %80 azokarekin "pozik edo oso pozik" geratu den bitartean, hitzaldien programazioari dagokionez, satisfazio maila %90ekoa izan da bisitarien aldetik.