Bi ibilgailu kiskali ditu sute batek barda Irunen

Antxeta Irratia 2026ko urtarrilaren 7a

Anaka auzoko Jaizkibel kalean goizeko 4:00ak aldera emandako suteak hirugarren ibilgailu bat ere kaltetu du. Sua nola piztu den argitzeko ikerketa abian jarri dute.

Bart goizeko 4:00ak aldera Bidasoko suhiltzaileek Anaka auzoko Jaizkibel kalean su hartu duen ibilgailu bati buruzko abisua jaso dute. Sugarrak azkar hedatu dira aldamenean aparkatua zegoen beste ibilgailu batera, eta hirugarren bat ere kaltetu dute. Bidasoko suhiltzaileek aditzera eman dutenez, hasiera batean suteen indarrak kezka sorrarazi du, Jaizkibel kaleko 12.ean etxebizitza bat kaltetzeko arriskuagatik. Baina azkenean guztiz kiskalitako bi ibilgailu eta hunkitutako hirugarren bat izan ezik, ez da bestelako kalte materialik suertatu.

Suteak bi ibilgailu kiskali ditu guztiz. Irudiaren iturria: Euskadiko Suhiltzaileak