Irungo Udaleko Kultura Arloak jakinarazi duenez, dagoeneko badugu Irungo 2026eko inauterietako kartel sariketako garaile eta 600 euroko sariaren irabazlea: Kilonbo, Telmo Sanz Alchu irundarrarena. Gainera, Sardinita de Carnaval lana José Ángel Ligero Martínez egilearena 200 euroko akzesita jaso du.
Epaimahaiak atzo bertan aukeratu ditu sari nagusiaren eta akzesitaren irabazleak, 19:00etan. Irungo inauterietan parte hartuko duten konpartsetako ordezkari banak osatu dute epaimahaia, eta, aurten, honako hauek dira parte hartzaileak; Pauso-k, Aurreratu Elkartea, Carlos Zapirain, Gazte Landetxa, Trikuharri, Jazzarte, El Pilar, La Salle eta San Vicente de Paul guraso elkarteak, Mydance, Santiagoko Deabruak eta 22 Academy.
Egileak Inauteriak bere osotasunean irudikatu nahi izan ditu haurren begiradatik, erraldoiak, buruhandiak eta jai giroko jendetza, kolorez betetako kartel baten bidez, alaitasuna eta partehartzea transmititzen dituena.
Urtarrilaren 29tik otsailaren 17ra, aurkeztutako lanak AMAIA KZn ikusgai egongo dira, asteartetik larunbatera 18:00etatik 21:00etara eta asteburu eta jaiegunetan 11:30etik 13:30era.