Ola sagardotegiak igande honetan emango dio hasiera txotx denboraldiari. Aurten sagar uzta oso ona izan da. Iaz uzta txarra izan ondoren, aurten hirukoiztu egin da. Horrek aukera eman die sagardo mota ezberdinak egiteko.
Denboraldi honetan lau kupel ezberdin eskainiko dituzte. Sagardoak sagar barietate desberdinekin eginda daude. Guztiak Euskal Sagardoaren sor-markarekin ekoitzi dira. Eider Bengoetxeak azaldu digu klima egokia izan dela eta sagarraren kalitatea oso handia dela.
Txotx denboraldiaren irekiera urtarrilaren 18an izango da. Ekitaldia eguerdian hasiko da. Aurtengo omendua Bidasoako Erraldoiak elkartea izango da. Erraldoiak sagardotegi barruan ikusi ahal izango dira.
Bazkarirako txartel guztiak agortuta daude. Hala ere, arratsaldean erromeria izango da. 18:00etatik 20:00etara egingo da. Sagardotegiko kanpoko frontoian izango da, eta jendearentzat irekia izango da. Ola sagardotegian erreserbak egiteko, olasagardotegia.eus webgunean sartzea besterik ez duzue.