Urtea indartsu hasi dute Irungo gaztelekuek, gazteentzako eskaintza zabal batekin

Aitor Errazkin 2026ko urtarrilaren 22a

Irungo Konekta zerbitzuko eta Irungo gaztelekuetako arduradunekin bildu gara. Gazteei zuzendutako zerbitzu eta jardueren berri eman digute. 12 eta 18 urte bitarteko gazteentzako espazio eta ekintzak eskaintzen dituzte. Hainbat jarduera partekatu antolatzen dituzte urtean zehar. Datozen asteetan ekintza ugari izango dira.

Konekta zerbitzuko Aitziber Arruabarena, Artiako gaztelekuko Lierni Soaje eta Martindozenea gaztelekuko Amaia Izetarekin elkartu gara. Hasi berri dugun 2026 urtean, beraiek kudeatzen dituzten zerbitzuen inguruan hitz egin dugu. Konekta zerbitzua eta Irungo gaztelekuak 12 eta 18 urte bitarteko haur eta gazteei zuzenduta daude. Gazteei aisialdirako espazio seguruak eskaintzen dizkiete, parte-hartzea eta harremanak sustatzeko helburuarekin. Konekta zerbitzuak, ohiko jarduerez gain, ekintza bereziak ere antolatzen ditu. Otsailaren 7an, 16 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzendutako pala txapelketa bat egingo dute. Artia eta Martindozenea gaztelekuak bi gune ezberdinetan kokatuta dauden arren, jarduera batzuk elkarrekin antolatzen dituzte. Urtarrilaren 27an sukaldaritza tailer bat egingo dute Martindozenea gaztelekuan.

Bestalde, “Irun Bixi” ekimenaren bidez, hilabete amaieran, azken ostegunean, gazteak elkartzen dira Irungo hiria hobetzeko ideiak proposatzeko. Gainera, Artia eta Martindozenea gaztelekuek Irungo inauterietan parte hartuko dute, karroza batekin, eta otsailaren 14ko desfilean izango dira.

Martindozenea Gaztelekua

Elizatxo hiribidea, 18 | Irun – Gipuzkoa

Ordutegia:

Astearte, asteazken eta ostegunetan: 17:00–20:00

Ostiral eta larunbatetan: 17:00–21:00

gazteleku@irun.org

943 63 68 26
WhatsApp: 690 706 471

Artia Gaztelekua

Julio Caro Baroja plaza, 3 | Irun – Gipuzkoa

Ordutegia:

Astearte, asteazken eta ostegunetan: 17:00–20:00

Ostiral eta larunbatetan: 17:00–21:00

gazteleku_artia@irun.org

943 50 09 61
WhatsApp: 681 946 798