Irungo Amaia Kultur Zentroak urteroko programazioaren hitzordu finkoa da Kontzertu Pedagogikoena. 1998an jarri zuten martxan honako programa, eta aurtengoa 28. edizioa dute, eta bertatik iragango diren 3.500 eskolartekoek hiriko musika elkarte, ikasle eta irakasleen eskutik ikaskuntza aktiboan parte hartuko dute. Musika emanaldietaz gozatu ahal izango dute, baina udalak aditzera eman duenez, musika hezkuntza tresna baliagarria dela erakusten dute urtero. Sandra Caballero Hezkuntzako eta Gazteriako ordezkariak nabarmendu duenez, «gure artisten, akademien eta tokiko eragileen eskutik musikarekiko interesa sortzen duen programa da». Izan ere, hirian musika arloan zer lan egiten den bertatik bertara ezagutzeko aukera paregabea dute honakoa.
Aurtengo programazio zortzi kontzertuk osatuko dute, eta bertan lehen hezkuntzako 2. mailatik DBHko 3. maila bitarteko 3.500 ikaslek parte hartuko dute guztira. Kontzertu pedagogikoek estilo anitz jorratzeko aukera emango dute: pop, folk, rock, jazz edota opera estiloak, besteak beste.
Hau da eskola orduetan antolatu dituzten emanaldiak:
- Urtarrilak 29 - Musika Egingo Dugu (LHko 2. maila), 9:30etan eta 11:00etan
- Apirilak 15 - Perkusioa (LHko 5. maila), 9:30etan eta 11:00etan
- Apirilak 22 - Ametsa Txiki Abesbatza (LHko 4. maila), 9:30etan eta 11:00etan
- Apirilak 23 - Skola Musik (DBHko 2. maila), 11:00etan
- Maiatzak 7 - Luis Mariano Lirika Elkartea – ‘Sevillako bizargina’ opera (DBHko 1. maila), 10:30etan
- Maiatzak 20 - Udal Kontserbatorioa (DBHko 3. maila), 11:00etan
- Maiatzak 21 - Irungo Txistulari Taldea (LHko 3. maila), 9:30etan eta 11:00etan
- Azaroak 5 - Luis Mariano Lirika Elkartea – ‘Figaroren ezteiak’ opera (LHko 6. maila), 10:30etan