Kaos Etiliko eta Deklibe taldeak Irungo CBA hankaz gora jartzeko prest

Koldo Nausia 2026ko urtarrilaren 27a

Urtarrilaren 31n (21:00tan) kontzertua emango dute Irun Zuzenean aretoan. Kaos Etiliko taldea 'Esfuerzo y Gloria' diskoaren bira bete-betean dabil, eta Trintxerpeko Deklibek borobilduko du gaualdia. Sarrerak 10,25 eurotan daude salgai. 

Irungo Udaleko Kultura Zerbitzuak jakinarazi duenez, urtarrilaren 31n, larunbatean, Kaos Etiliko eta Deklibe taldeek punk-rock kontzertua emango dute, CBAko Irun Zuzenean aretoan. Emanaldia 21:00etan hasiko da, eta sarrerak 10,25 eurotan salgai daude www.irun.org/entradas helbidean. Gogoratu dutenez, gazteek eta langabetuek 7,20 euroko prezio murriztua dute. 

Kaos Etiliko taldea Esfuerzo y Gloria diskoaren bira bete-betean dabil, eta Aguraingo taldeak bere abesti gogoangarriak eta lan berriko abestiak konbinatuko dituzte Irungo kontzertu honetan.

Bestalde, Deklibe punk-rock taldeak bere ohiko protesta doinua ekarriko du. Trintxerpeko taldea inguruko errealitate sozialarekiko konpromisoa adierazten duten kantuengatik ezaguna da.