Aholkularitza energetikoa emango dute berriro Irungo HAZ-SAC bulegoetan

Koldo Nausia 2026ko urtarrilaren 29a

Herritarrentzako kontsulta pertsonalizatuak eskainiko dituzte asteazkenetan HAZ-SAC bulegoan, aldez aurretik hitzordua eskatuz. Internet bidez ere zalantzak argitu daitezke energia@irun.org helbide elektronikoan. 

Irungo Udalak etxeetan eta enpresetan eraginkortasun energetikoa hobetzeko eta planteatzen dituzten zalantzak argitzeko udal zerbitzua berrabiatu du HAZ-SAC bulegoan. Herritarren energia kontsumoa optimizatzen laguntzeko helburua du udalak, eta horretarako, argindar fakturan aurrezteko, kontsumo ohituren analisia egiteko, eta energia berriztagarriei buruzko informazioa eta efizientzia energetikoari buruzko galderak argitzeko kontsulta pertsonalizatuak eskainiko dituzte. 

Borja Olazabal, Garapen Jasangarriko ordezkariak azaldu duenez, "trantsizio energetikoaren testuinguruan familiei laguntzeko, eta jasangarritasunarekiko eta pobrezia energetikoaren kontrako borrokarekiko konpromisoa du udalak". Eta aholkularitza zerbitzu hau 2021ean aurreneko aldiz abian jarri eta 2024 arte martxan egon zen bitartean erabiltzaile askori gertatu zitzaien baliagarria. Zerbitzua herritarrentzat ez ezik, hiriko saltoki eta enpresentzat ere zuzenduta dago. 

Aurreko aldian bezala, aurrez aurre eta online egin daitezke kontsultak. Eta aurrez aurreko arreta asteazkenetan emango dute Herritarrentzako Arreta Zerbitzuaren (HAZ-SAC) bulegoetan. Horretarako hitzordua eskatu beharko da, 010 edo 943 50 51 52 telefonora deituz. Telematikoki, berriz, energia@irun.org helbide elektronikoan emango dute arreta.