Irun Kulturanitza

SOLASALDIA: “Aniztasuna arrazakeriaren aurka” Gerar Carrere SOS arrazakeria

Aitor Errazkin 2025eko abenduaren 15a

Irun kulturanitza proiektuaren baitan, Aniztasunari buruz hitzegongo dugu. Horretarako Gerar Carrere, SOS arrazakeria elkarteko kidearekin hitzegin dugu. 

aniztasunaren gaia izango dugu hizpide: zer ulertzen dugun aniztasunaren bidez, nola eragiten duen gure eguneroko bizitzan, eta gizarte bidezko eta inklusiboago bat eraikitzeko zer egin dezakegun.
Gero eta anitzagoa den gizarte batean bizi gara, non jatorri, hizkuntza, erlijio eta kultura ezberdinetako pertsonak elkarrekin bizi eta lan egiten duten. Baina, horrekin batera, erronka berriak sortzen dira: nola bermatu eskubide-berdintasuna? Nola ekidin diskriminazioa eta aurreiritziak? Eta, batez ere, nola bihurtu aniztasuna benetako aberastasun?