Hiru eguneko greba hasi dute trenetako langileek segurtasun gehiago exijitzeko

Antxeta Irratia 2026ko otsailaren 9a

Eusko Jaurlaritzak agindu dituen zerbitzu minimoen arabera, lan egunetan batez bestean 22.803 erabiltzaile dituen Irun-Brinkola RENFEko aldiriko trenetan, 6:00-9:00, 13:30-14:00, 15:30-16:00 eta 18:30-20:30 orduko puntako zerbitzuen erdia ibiliko den bitartean, gainerako ordutegietan trenen %25a besterik ez dute bermatuko.

Espainiako Estatuko trenbide sistemaren segurtasunaren egiturazko hobekuntza aldarrikatzeko hiru eguneko greba abiatu da. Adamuz (Kordoba) eta Gelidako (Bartzelona) istripuen ondoren, inbertsioa handitzea eta lana enpresa pribatuei azpikontratatzearen amaiera ematea eskatzen dute. Semaf, CCOO eta UGTk deitutako protestek (sektoreko langileen %80 baino gehiago ordezkatzen dutenak) sektoreko langile guztiei eragingo diete, trenbide konpainiari zerbitzuak ematen dizkioten Serveoko langileak barne.

Ministerioarekin egin dituzten hainbat bileratan, proposamen batzuk lortu dituzte, hala nola mantentze-lanetan inbertsio handiagoa, Adif-en (Espainiako trenbide azpiegituren kudeatzailea) langile gehiago kontratatzea eta trenbideen segurtasuna indartzeko araudi berriak garatzeko konpromisoa. Hala ere, proposamenek ez dituzte oraindik sindikatuak konbentzitu, batez ere neurri hauek Ogasun Ministerioaren onespena behar dutelako, dakarren gastu publikoaren igoerarekin.

Testuinguru honetan, Irungo tren geltokiko erabiltzaileengan eragina nabarmena izango du greba mugimenduak. Izan ere, Madrilgo gobernuak zerbitzu minimoak %75 batean ezarri dituen bitartean, RENFEko aldiriko trenen kasuan %50ekoa agindu du Eusko Jaurlaritzak puntako orduko zerbitzuetan, eta gainerakoetan %25ekoa. Horren arabera, lan egunetan batez bestean 22.803 erabiltzaile dituen Irun-Brinkola aldiriko trenetan, 6:00-9:00, 13:30-14:00, 15:30-16:00 eta 18:30-20:30 ordutegietan ohiko tren zerbitzuen erdia ibiliko den bitartean, gainerako ordutegietan %25a besterik ez dute bermatuko.