Irungo Udaleko Konekta zerbitzuak jarduera bereziak antolatu ditu Martxoaren 8aren harira. Ekitaldi nagusia martxoaren 7an izango da, Urdanibia plazan, ospitale zaharraren aldean.
“Gorputzak astindu” izeneko ekimena arratsaldeko 18:00etan hasiko da. Lehenik, Dancehall Masterclass saioa izango da Aixiba Koromaren eskutik. Ondoren, DJ Set bat eskainiko du Celia Carrerak. Arratsaldeko 19:30ean, KETEKALLES taldearen kontzertua izango da.
Bestalde, martxotik aurrera Konekta Sessions programa hasiko da. Proiektu honen helburua Irungo eta Bidasoaldeko DJ gazteen talentua erakustea da. Musikan hasi berriak diren gazteei bozgorailu bat eman nahi diete. Lehen etapa honetan, musika elektronikoan jarriko dute arreta. Aurrerago, beste estilo batzuk ere landuko dituzte.
Saioak hilabetean behin egingo dira, Urdanibia plazan. 3 orduko sesioak izango dira, 18:00etatik 21:00etara. Line up-a hiru DJk osatuko dute, eta bakoitzak ordubeteko saioa egingo du. Saioak grabatu eta YouTubera igoko dituzte, parte-hartzaileen baimenarekin.
Lehen topaketak martxoaren 13an, apirilaren 10ean eta maiatzaren 29an izango dira, ostiraletan.
Parte hartzeko baldintzak hauek dira:
- 18 eta 30 urte artean izatea.
- Irungoa edo Bidasoaldekoa izatea.
- Musika elektronikoa jartzea.
- Oinarrizko teknikak menperatzea eta gutxieneko esperientzia izatea.
- 30 minutuko saio bat grabatu eta bidaltzea.
Izena emanez gero, antolatzaileak harremanetan jarriko dira hautagaiekin. Baldintzak betetzen dituztenek line up-ean parte hartzeko aukera izango dute.
Informazio gehiago:
+34 656 79 43 72
konekta@irun.org
Instagram: @gazteartean_irun