Enrique Albizu (1926-2014) margolariaren jaiotzaren mendeurrenean, obraren laburpen bat prestatu du Maria Jose Aranzasti komisario artistiko eta euskal arte garaikidean adituak. Orotara ehun bat artelan jasoko ditu Amaia Kultur Zentroko atzealdeko aretoak maiatzaren 3ra bitartean.
Mostra honek, eta gaika antolatu du: erretratuak, autorretratuak, arrantzaleak, paisaiak, natura hilak (bodegoiak) eta peluxeak. Margolan gehienak Oaya Albizuren (artistaren alaba) bildumakoak dira. Baina familiarenak ez ezik, Espainiako Bankua, Kutxa Fundazioa, Hondarribiko Udala, Irungo Udala, Madrilgo Ateneoa, Hondarribiko Kaputxinoen Komentua, Bilboko Euskal Museoa, Arabako Arte Ederren Museoa eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren bilduma funtsetatik utzitako obrak ere ikus daitezke.
Nuria Alzaga Kultura zinegotziak artista valentziarrak gure eskualdearekin izandako lotura azpimarratu du. Izan ere, Irungo Udal Marrazketa Eskolan, eta Valentziako zein Madrilgo Arte Ederretako Eskoletan aritu zen, eta 2014an Hondarribia zendu zen artean, gure eskualdeko hainbat paisaia jaso zituen bere margolanetan.
Erakusketaren eramaileak azpimarratu duenez, Enrique Albizuren obraren dimentsioa ulertzeko, Amaia KZn antolatutako aurreko erakusketetan bezala, bisita gidatuak proposatuko dituzte. Irungo Udalak aurki jakinaraziko du horretarako egutegia. Dena den, bakarka erakusketa bisita daiteke asteartetik larunbatera 18:00tik 21:00ra, eta igande eta jaiegunetan 11:30etik 13:30era.