San Martzialgo ermitaren estalkia berritu eta lehioak ordezkatuko ditu Irungo Udalak

Antxeta Irratia 2026ko martxoaren 19a

Aldabe mendiko San Martzial ermitaren estalkia eta lehioak berritzeko 366.544 euroko kontratazioa onartu du Irungo Udal Gobernu Batzarrak. Lanak hiru hilabetez luzatuko dira.

Irungo Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak San Martzial ermitako estalkia eta leihoak ordezkatzeko obren kontratazioa onartu du aste honetan. Guztira 366.544,33 euroko gehienezko aurrekontua (%21eko BEZa barne) onartu dute, eta hiru hilabeteko epea izango da lanak gauzatzeko.

Udalak aditzera eman duenez, eraikinaren kanpoaldea birgaitu nahi da, estalkiaren eta leiho guztiak berrituz. Era berean, teilatuak izan ditzakeen ur itogin arazoak konpondu nahi dituzte estalkia berrituz. Eta ermitaren isolamendu termikoa hobetuko dute.