Kemen dantza taldea eta bere Adaxkaren urteko emanaldia larunbatean izango da

Aitor Errazkin 2026ko martxoaren 26a

Irungo Kemen Dantza Taldeak urteroko hitzordu berezia ospatuko du larunbatean Amaia antzokian. Ikasturte honetan ikasitako dantzak erakutsiko dituzte dantzari txikiek, eta Otsagiko dantzak izango dira aurtengo berezitasuna, Lapurdiko dantzekin batera. Guztira 150 dantzarik parte hartuko dute oholtzaginean, larunbatean, 18:00etatik aurrera.

Irungo Kemen Dantza Taldeak urtero bezala, aurten ere bere ikuskizun nagusia aurkeztuko du Amaia Antzokian, euskal kulturaren transmisio eta zabalkunderako helburu argiarekin. Emanaldia larunbatean izango da, arratsaldeko 18:00etan, eta bertan Euskal Herriko eskualde ezberdinetako dantzak bilduko dituzte, publikoari aniztasun aberatsa erakutsiz. Besteak beste, Otsagiko dantzak, Durangaldeko dantzari dantza eta Lapurdiko dantzak izango dira ikusgai.

Guztira, 150 dantzari eta musikari igoko dira oholtzara, gazte zein heldu, belaunaldi arteko elkarlana eta pasioa agerian utziz. Kemen dantza taldearen lana urte osoko prestakuntzaren emaitza da, eta saio honek dantzarien esfortzua eta ilusioa islatzen ditu.

Saioa Zabala taldeko kidearekin hitz egiteko aukera izan dugu, eta azpimarratu du emanaldi honek duen garrantzia, bai taldekideentzat bai herriarentzat, euskal tradizioak bizirik mantentzeko bidean.

Sarrerak eskuratzeko aukera dago honako estekan:
[https://amaiakz.sacatuentrada.es/eu/entradas/kemen-dantza-taldea-2]