CD Bidasoak eta Real Unión Clubek elkarlana sendotzeko urrats berria eman dute

Aitor Errazkin 2026ko apirilaren 2a

Bi klubek zaleentzako ekimen bateratuak aurkeztu dituzte, tokiko kirola indartzeko helburuz.
Bufanda esklusibo bat izango da lankidetzaren ikur nagusietako bat.Gainera, bazkideentzako sarreren deskontuak eskainiko dira bi taldeetako partidetarako.Helburua da zalegoak hurbiltzea eta Irungo kirol komunitatea indartzea.Igor Emery, Real Union futbol taldeko presidentearen adierazpenak jaso ditugu (Argazkia: Irunero)

CD Bidasoak eta Real Unión Clubek elkarlan berezia abiatu dute, Irungo kirola indartzeko eta bi zalegoen arteko lotura sendotzeko. Ekimen honen baitan, bi kluben koloreak eta elkarlanaren espiritua uztartzen dituen bufanda bateratu esklusiboa kaleratuko dute.

Horrez gain, bi erakundeek sarreren prezioetan deskontu bereziak adostu dituzte, bazkideek beste klubaren partidetara ere joateko aukera izan dezaten. Neurri honek zaleen fideltasuna saritu nahi du, eta, aldi berean, harmailak giroz betetzea sustatu.

Gurutz Aginagaldek azpimarratu du akordioaren garrantzia denboraldiaren azken txanpan, bi taldeek helburu handiak baitituzte jokoan. Bestalde, Igor Emeryk ere ekimenaren balioa nabarmendu du, eta zaleei dei egin die Bidasoaren partidetara joan daitezen.

Ekimenak instituzioaren babesa ere jaso du, Borja Olazabalek nabarmendu baitu bi kluben arteko batasuna funtsezkoa dela hiriko kirolarentzat.

Azken batean, lankidetza honek sinergia berriak sortu nahi ditu, eta Irungo zalegoa indartsuago eta bateratuago bihurtzeko pausoa da