Enrique Albizuren obra berrikusteko azken bisita gidatuak Amaia KZn

Koldo Nausia 2026ko apirilaren 8a

Irungo Udaleko Kultura zerbitzuak 'Enrique Albizu Berrikusten' erakusketaren bisita gidatuetan izena emateko aukera oroitarazi du. Erakusketaren helburua Bidasoa eskualdeari hain lotuta dagoen margolari honen jaiotzaren mendeurrenean, haren ibilbidea gogoraraztea da. Eta otsailaren 27an Amaia Kultur Zentroko erakusketa aretoan instalatu zutenetik arrakasta lortu du.

Orain artean 'Enrique Albizu Berrikusten' erakusketara antolatutako bisita gidatu guztietan lekuak agortu egin dira, baita datorren larunbaterako (apirilak 11) ere.

Hala, erakusketa maiatzaren 3ra arte zabalik egongo da oraindik, eta beste bi bisita gidatu egiteko aukera geratzen direla gogoratu du udalak. Apirilaren 19an, igandea, 12:30ean, eta maiatzaren 2an, larunbata, 18:00etan. Bisitak María José Aranzasti komisarioaren eskutik egiten dituzte, euskal arte garaikidean espezializatutako arte historialaria, hain zuzen ere.

Bisita gidatu horietan parte hartu nahi duten pertsonek udalaren webgunean eman ahal izango da izena. Bestalde, nahi duen orok bere kaxa bisita dezake Amaia KZ erakusketa aretoa, asteartetik larunbatera 18:00etik 21:00era, eta igande eta jaiegunetan 11:30etik 13:30era. Astelehenetan itxita, aldiz, itxita dago.

Gaika antolatutako erakusketa

Orotara ehun bat artelan jasoko ditu Amaia Kultur Zentroko atzealdeko aretoak maiatzaren 3ra bitartean.

Mostra honek, eta gaika antolatu du: erretratuak, autorretratuak, arrantzaleak, paisaiak, natura hilak (bodegoiak) eta peluxeak. Margolan gehienak Oaya Albizuren (artistaren alaba) bildumakoak dira. Baina familiarenak ez ezik, Espainiako Bankua, Kutxa Fundazioa, Hondarribiko Udala, Irungo Udala, Madrilgo Ateneoa, Hondarribiko Kaputxinoen Komentua, Bilboko Euskal Museoa, Arabako Arte Ederren Museoa eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren bilduma funtsetatik utzitako obrak ere ikus daitezke.

Nuria Alzaga Kultura zinegotziak artista valentziarrak gure eskualdearekin izandako lotura azpimarratu du. Izan ere, Irungo Udal Marrazketa Eskolan, eta Valentziako zein Madrilgo Arte Ederretako Eskoletan aritu zen, eta 2014an Hondarribia zendu zen artean, gure eskualdeko hainbat paisaia jaso zituen bere margolanetan.