Apirilaren 11n urtea bete zen terma erromatarrak publikoarentzat ireki zituztenetik, eta 2025ean inoizko bisitari kopururik handiena jasotzeko pizgarri izan ziren. Izan ere, 2025ean 44.000 bisitarien langa gainditzea lortu zuen Oiasso Museoak, 2024ko 38.000 bisitarien marka apurtuz. Eta Aste Santuko oporraldiekin batera estreinatu zituzten termak arrakasta handiz. Museoaren berrirekiera gisa aurkeztu zuten, baita gerora datuek hau baieztatu ere.
Halaber, iaz inoizko Aste Santurik onena egin zuen Oiasso Museoak iaz terma erromatarrek sortutako ikusminaren bultzadari esker. Orotara 1.542 bisitari jaso zituzten apirilaren 17tik 27ra, 2024ko datuak hirukoiztuz (9 gehiago), eta 2019ko markarik onena (819) ia bikoiztuz.
Oraingo honetan, berriz, Irungo Udalak emandako datuen arabera, azken zortzi urteetako batezbestekoa (556 erabiltzaile) baino %3 handiagoa izan da Aste Santu eta Pazko asteen bisitarien emaria. Datu ona bada ere, orotara, 575 bisitari jaso ditu museoak, iazkoaren herena, eta terma erromatarren erreklamurik gabeko urteetan orain artean egindako onenetik urrun. 2019an, pandemiaren aurreko urtean 819 lagun hautatu baitzuten Aste Santuko oporretan Oiasso Museoa bisitatzea.
Hala eta guztiz ere, turismo datuen dinamikarekin bat dator. Izan ere, aurtengoan eguraldiak ez du bisitariak erakartzeko lagundu. Eta museoak jasotako bisitarien Gipuzkoatik etorri bada, udalak aitortu du gehiengoak, 225, Irungo bizilagunak izan direla. Gainerakoan, aipatzekoa da, beste probintzia batzuetako bisitarien aniztasuna, hala nola Bizkaia, Nafarroa, Valentzia, Kantabria eta Zaragozako bisitariak jaso dituzte, eta estatutik kanpoko bisitarien artean ere, hurbilekoak izan dira, bisitarien Frantziakoa jatorria baitzuen.
Bestalde, aurtengo Aste Santuetan berrikuntza nagusia Tren Txikitoaren estreinaldia eta Ama Xantalen nekropolira bisita izan da. Guztira 167 erabiltzaile jaso ditu tren elektriko berriak, euskaraz zein gaztelaniaz eskainitako ibilbideetan.
Horrek Irungo Udalak hiriko ondare historiko eta kulturalaren aldeko apustuarekin jarraitzea berresten du, betiere ikuspegi jasangarri batetik eta hiri- nortasuna aintzat hartuta.
Nuria Alzaga Kultura zinegotziak azpimarratu duenez, hiriko tren elektriko berri hori laster sartuko da Irugurutzetako meatze-ingurunera egingo diren bisitetan, Aiako Harria Parke Naturalaren atarian dagoen ondare-espazio birgaitu hori jendera zabaldu ondoren. Alzagaren ustez, "bisitari datuek berresten digute Irunek baduela eskaintzeko oso baliotsua den zerbait: bere historia, bere ondarea, bere kultura eta bere izateko era". Irungo Udalaren apustua turismoa, kultura eta historiaren alde egitea dela nabarmendu du, "hazten jarraitu nahi dugu, bai, baina zentzuz eginez, eredu bat sendotuz, Irun lotzen eta biziarazten duten proiektuekin", gaineratu du ordezkariak.