Irungo Udaleko Kultura Zerbitzuak 2026ko San Pedro eta San Martzial jaietako kartel irabazlea maiatzaren 15ean jakinaraziko du. Erabakia, berriz, herritarren esku dago. Urtero bezala, lehiaketaren prozesua bideratzen duen batzorde artistikoak aurten jasotako 29 proposamenen artean, bost kartel finalista aukeratu ditu. Eta gaurtik aurrera, maiatzak 4, herri-bozketa fasea abian jarri du.
Argitu dutenez, Irunen erroldatutako 16 urtetik gorakoek parte har dezakete bozketan, Irungo Udalaren webgunean. Irun Txartela-BakQ, NAN edo AIZ dutenek, kartelik gogokoena botoa dezakete udal webgunearen bidez, maiatzaren 14ra arte, osteguna. Irabazleak 1.200 euroko saria eskuratuko du, eta kartel horrek iragarriko ditu aurtengo sanmartzialak. Bigarren sailkatuak, aldiz, 300 euroko saria eskuratuko du.
Aurkeztutako lan guztiak Amaia KZko erakusketa aretoan ikusi ahal izango dira, ekainaren 12tik 28ra antolatuko dute erakusketan.