Irungo gazteek hitza hartuko dute IrunBIXI foroan ostiralean, Martindozenea Gaztelekuan

Aitor Errazkin 2026ko maiatzaren 12a

Ostiral honetan, Irungo gazteek hitza hartuko dute IrunBIXI foroan. Martindozenea Gaztelekuan egingo den bilkuran, hiriko haur eta gazteek beren ideiak eta proposamenak aurkeztuko dituzte. 17:30etik aurrera, Haurtxokoetako eta gaztelekuetako erabiltzaileak elkartuko dira etorkizuneko Irun eraikitzeko.
Bertan izango da Nuria Alzaga alkateordea ere, gazteen ekimenak zuzenean entzuteko.
Parte-hartzea eta ahalduntzea izango dira arratsaldeko protagonistak.Amaia Izeta, Martindozenea gaztelekuko begiraleak xehetasunak eskeini dizkigu

Ostiral honetan (Maiatzak 15) IrunBIXI foroa ospatuko da Irungo Martindozenea Gaztelekuan, arratsaldeko 17:30etik aurrera. Topaketa honetan, Irungo Haurtxokoetako erabiltzaileek eta Martindozenea zein Artiako Gaztelekuetako gazteek azken hilabeteetan landutako proposamenak aurkeztuko dituzte.

Saioan, Nuria Alzaga Irungo alkateordeak ere parte hartuko du, haur, gazte eta nerabeen ideiak eta ekimenak zuzenean ezagutzeko. Helburua da gazteen ahotsa udal erabakiguneetara eramatea eta hiria hobetzeko proposamenak Udaletxean aurkeztea.

IrunBIXI Irungo Udalaren haur eta gazteen parte-hartze sistema da, 12 eta 17 urte bitarteko gazteei beren iritzia emateko, ideiak proposatzeko eta aldaketaren parte izateko aukera eskaintzen diena. ARTIA Gaztelekutik parte hartzera animatu dute, gogoa eta iritzia besterik ez baitira behar.

Izen-ematea Gaztelekuan bertan edo WhatsApp bidez (681 946 798), Instagram bidez (@gazteleku_artia) edo posta elektronikoz (gazteleku_artia@irun.org) egin daiteke.