Nagore Laffage parkea atontzeko lanetan, haur-parkea itxiko dute bihar aterpeko pergola garbitzeko

Koldo Nausia 2026ko maiatzaren 18a

Gaur udaberriko belar mozketa kanpainaren lanak egin dituzte Nagore Laffage haur-parkearen lorategien eremuan. Bihar, maiatzak 19, haur-parkearen aterpe edo pergolaren garbiketa lanak egingo dituzte goizean zehar. Parkea itxita egongo da segurtasun neurriengatik. 

Irungo Udalak aditzera eman duenez, maiatzaren 19an, Nagore Laffage haur-parkeko pergolaren garbitzeko lanak egingo dituzte. Aterpearen gaineko aldean pilatutako zikinkeria eta hezetasunak garbitzeko lanak egiteko parkea itxi egingo dute segurtasun arrazoiak direla eta. Hartara, lanak egiten diren bitartean, parkea balizatuta egongo da erabiltzaileen segurtasuna bermatzeko.

Hala ere, udaleko Obra, Mantentze eta Azpiegitura arloak argitu du, garbiketa lanak goizean hasiko dituztela, eta aurreikuspenen arabera arratsaldean amaituko dituzte, ikasleak ikastetxetik irten aurretik. Beraz, arratsalderako parkea erabilgarri egon daiteke. 

Bestalde, udaberriko berdeguneen belar mozketa kanpaina Palmera-Montero auzunean hasi dute gaur. Eta Nagore Laffage haur-parkearen lorategi eremua atontzen aritu dira astelehen honetan.