Euskalgintzaren Kontseilua osatzen duten eragileek mobilizazio jendetsua egingo dute ekainaren 13an Iruñean antolatu duten Euskaltzaleon Martxan. Euskal Herri osoko euskaltzaleen bilgune bilakatu nahi duen martxak aldarrikapena eta ospakizuna uztartuko ditu, euskaraz bizitzeko beharrezkoak diren baldintzak eskatzeko eta euskaltzale izatearen harrotasuna balioan jartzeko.
Azken hamarkadetan berreskurapen ziklo bat gertatu den arren, Euskararen Kontseiluaren arabera, "gero eta gehiago dira euskararen etorkizunaren gaineko kezka eta larritasuna adierazten dituzten datuak eta ikerketak, eta zailtasun horiei erantsi behar zaie euskararen biziberritzearen aurkako oldarraldi antolatu bat".
Hala ere, eragileek sinetsita daude posible dela euskararen biziberritzeari bultzada ematea, abenduko ekitaldian aldarrikatu zuten bezala, "Pizkunde berri bat eragitea". Eta horretarako euskaltzaletasunaren giharra indartzea ezinbestekotzat jotzen dute. Horretara dator, hain justu, ekainaren 13ko mobilizazioa. "Euskaltzaleok antolatzera, Euskaraz bizitzeko behar den dena aldarrikatzera".
Martxa arratsaldez egingo dute, 17:00etan Iruñeko hiru puntu ezberdinetan bilduko dira herritarrak: Antoniutti, Runako Parkea eta Askatasun Enparantzan. Puntu hauetatik Iruñeko kaleak harrotasunez beteko dituzten hiru zutabeak abiatuko dira. Zutabeetako bakoitzak euskarak behar duen Pizkunderako ezinbestekoak diren hiru oinarrietako bana ordezkatuko du: Ofizialtasun osoa, Jauzia hizkuntza politiketan eta Euskaltzaletasuna. Zutabeek
Txingudiko euskaltzaleen autobusa
Euskal Herriaren luze zabalean bezala, ekainaren 13an Bidasoaldean ere Iruñera joateko autobusa antolatu dute. Bidasoko AEK aditzera eman duenez, Hendaiako Santiago zubi ondoko okindegian dagoen geralekutik 14:45ean abiatuko da, eta Irungo San Juan plazan (14:45ean) eta Hondarribiko Sabino Arana, 13ko geralekuan (15:05ean) jasoko ditu gainerako bidaiariak.
Lekua erreserbatzeko Internet bidez egin daiteke, edota Bidasoko AEKra idatziz edo deituz irun@aek.eus / 688 746 633