Uztailak 17, Ibardingo lepoa eta Manttale artean (Urruña – Bera): Herri Kanta kontzertua ospatuko da Et Incarnatus Orkestrarekin, Easo Abesbatzarekin eta kaleko kantu taldeekin, Anabel Arraizaren gidaritzapean. 43°18’40.50″N 1°41’50.30”W
Uztailak 18, Irun: Santiagotarrak Arraun Elkarteak antolatutako Bidasoa ibaiaren jaitsierarekin bat egingo du ekimenak, muga igarotzean bizitza galtzen duten migratzaileen memorian. Bertan, Albaolako Patatxak ere parte hartuko du. Amets Arzallusekin egingo da hasierako ekitaldia, eta amaieran, paduraren aurrean, Mugarri, Otxo, Rogelio Botanz, Jokin Lasa eta Et Incarnatus izango dira.
Uztailak 19, Errenga mendia (Lesaka – Oiartzun): Aritxulegi inguruko parajean, Janus Lester, Irune eta Itsaso Elizagoien, Benabas, Odei Barroso, Garazi Esnaola, Rogelio Botanz, Percuteras de Garaldea eta Et Incarnatus Orkestra arituko dira. Lesakako irteeran Lesakako Koruak kontzertua eskainiko du. 43°15’24.35″N 1°47’30.78”W
Uztailak 24, Artomaña eta Delika (Araba): Et Incarnatus Orkestra eta gonbidatuak izango dira bertan. Lehendabiziko Jaurlaritzaren sorreraren 90.urteurreneko oroitzapenean garaiko musikak presentzia nabarmena izango dute. Egunean zehar kokapen desberdinetan eskainiko dira orkestra musika emanaldiak: 12:00 piano biolin emanaldia.18:00tan Et Incarnatus Orkestra eta Mikel Urdangarin. Amaiera kontzertua Et Incarnatus Orkestrak Artomaña txakolindegian eskainiko du 20:00etan.
Uztailak 25, Urduña (Bizkaia): La Antiguako Santutegiko Lorategian erromeria kontzertua egingo da. Kepa Junkera ohorezko gonbidatua izango da, eta harekin batera, Uxue Kerejeta, Gorka Hermosa eta herriko dantzari zein musikariak arituko dira Et Incarnatus Orkestrarekin batera.