2026an Espainiako Gobernuak migratzaileen ezohiko erregularizazioa martxan jarri zuenetik, lan handia izan dute Irungo Bizirun elkartean. Txingudiko elkarte feministaren laguntzarekin, migratzaileei erregularizazio tramiteak egiten laguntzen ari dira egunero, informazioa eskainiz eta dokumentazioa prestatzen lagunduz.
Hasieran lau boluntariorekin abiatu zuten egitasmoa, baina eskaeren gorakadaren ondorioz taldea handitzen joan da, eta gaur egun hamabi boluntariok egiten dute lan elkartean. Orain arte, erregularizazio tramiteak egiteko 180 eskaera jaso dituzte, eta horietatik 140 dagoeneko aurkeztu dituzte administrazioan.
Horrez gain, azken hilabeteetan 340 pertsona gerturatu dira Bizirunen bulegoetara laguntza eske. Elkarteko kideen arabera, beharra gero eta handiagoa da, eta urte amaierarako 700 pertsona artatuko dituztela aurreikusten dute.
Biziruneko kide den Miren Oianguren-ek azaldu duenez, pertsona askok informazio falta eta administrazio zailtasunak dituzte, eta horregatik “babes sare komunitarioak ezinbestekoak” direla azpimarratu du.
Kontaktua:
Tlf: +34 626195209
Lokalaren helbidea: Serapio Mugika kaleko 20 zenbakian