Jaietarako aparkaleku disuasorioak eta trafiko mozketak iragarri dituzte Irunen asteburu honetatik hasita

Antxeta Irratia 2026ko ekainaren 11

Asteburu honetatik hasita, jaietako ekitaldiak ospatuko diren gune nagusien inguruetan trafiko mozketa nabarmenak aditzera eman ditu Irungo Udalak. Urdanibia eta San Juan plazetako kontzertuengatik, San Martzial kaleko eta Colon ibilbideko trafikoa ere eten egingo dute, Gipuzkoa hiribidearen eta Eskoleta karrikaren artean, ekitaldiak amaitu arte. Era berean, aurreikusitako jendetza dela eta, hiru aparkaleku disuasorio jarriko dituzte autoentzat Dunboa, Santa Elena Institutua eta Bidasoaldea HHI hezkuntza zentroetan, eta beste bi motorrentzat.

Irungo Udaltzaingoak hiriko hainbat guneetan trafikoa eten eta zirkulazio alternatiboak antolatuko ditu 2026ko sanmartzialetako jaietan egingo diren ekitaldiak direla eta. Udalak aditzera eman duenez, Urdanibia plazarako, Alde Zaharrerako eta San Martzial karrikarako sarbideak itxi egingo dira ekainaren 12tik aurrera, eta trafiko mozketa nabarmenak emango dira puntu hauetan, kontzertu eta ekitaldi nagusiak bi eremu hauetan ospatzen direla kontuan hartuta. 

Jakinarazi dutenez, ekainaren 12an, 21:00etatik Duncan Dhu-ren kontzertua amaitu urte (San Martzial karrika bakarrik egongo da itxita). Eta ekainaren 13an, larunbatarekin, 19:00etatik Gozategi eta Folkesi taldeen kontzertuengatik eta hauek amaitu arte. Era berean, ekainaren 19an, 21:00etatik Chenoaren kontzertua amaitu urte San Martzial karrika bakarrik egongo da itxita, eta ekainaren 20an, larunbatarekin, 13:00-13:30 bitartean, eta 17:00etatik kalejira eta Zea Mays taldearen kontzertua amaitu arte.

Ekainaren 23an, berriz, 12:00ak eta 13:00ak bitartean, trafikoa aldizka moztuko dute haurrentzako entzierroa dela eta. Eta ondoren, 18:00etatik Bele taldearen kontzertua amaitu arte. Ekainaren 24, 25, eta 26an (asteazkena, osteguna eta ostirala), 19:00etatik eguneko jarduerak amaitu arte itxiko dute. Ekainaren 27an, larunbata, 9:00 eta 14:00 bitartean, Koadrillen Eguneko Goitibera Lehiaketagatik itxiko dute San Martzial kalea, eta 19:00etatik aurrera Henry Méndez eta Sofia Cristoren kontzertuak amaitu arte. Azkenik, ekainaren 28an, igandearekin, 19:00etatik aurrera, eguneko jarduerak amaitu arte, eta ekainaren 29ko 15:00etatik aurrera, uztailaren 1eko jarduerak bukatu arte, alarde eguna barne. Alde horretatik, ekainaren 30ean, asteartearekin, 6:00etatik 14:00etara bitartean, San Martzial mendirako sarbideak moztu egingo dituzte, erromeria eta 1522ko Boto sekularraren betetzea direla eta.

Udalak argitu duenez, erdiguneko trafiko aldaketak indarrean dirauten bitartean, Alde Zaharrean bizi direnak Jesus karrikatik sartu ahal izango dira, eta Arbelaitz karrikakoek, berriz, Jesus eta Sargia karriketatik. Gogoan hartu, bestalde, Colon ibilbideko trafikoa ere eten egingo dela aldi berean zenbait ekitaldietan. Zehazki, Gipuzkoa hiribidearen eta Eskoleta karrikaren artean. Ekainaren 12an, ostirala, 21:00etatik Mikel Erentxunen kontzertua amaitu arte. Ekainaren 19an, ostirala, 21:00etatik Chenoaren kontzertua amaitu arte. Ekainaren 20an, larunbata, 17:00 eta 1:00ak bitartean, danborrada eta Ficobako Herri Bazkariaren itzuliko Kuadrillen Eguneko kalejiragatik. Era berean, Iparralde hiribideko sarbideak moztuko dituzte 20:15etik 21:45era, GI-636 errepidearen eta Colon ibilbidearen artean, Ficobatik egingo den kuadrillen igoera dela eta.

Ekainaren 21ean, igandearekin, 10:00 eta 23:00ak artean, eguneko jarduerak eta Iganderoa dela eta, ekainaren 23an, asteartea, 17:45 eta 1:00ak artean, eguneko jarduerak direla eta. Ekainaren 27an, larunbata, 17:00 eta 1:00ak artean, eguneko jarduerak direla eta. Ekainaren 28an, igandearekin, 17:00 eta 1:00ak artean, eguneko jarduerak direla eta. Era berean, ekainaren 28an bertan, 12:30etik 13:30era bitartean, mozketak egingo dituzte aldizka Urdanibia plazan eta hirigunean, Ezpata Dantza eta Brokel Dantza direla eta.

Azkenik, ekainaren 29an, astelehena, 17:00 eta 1:00ak artean, eguneko jarduerak direla eta. Ekainaren 30ean, asteartea, 06:00 eta 1:00ak artean, eguneko jarduerak direla eta. Uztailaren 1ean, asteazkena, 18:00 eta 23:00ak artean, eguneko jarduerak direla eta. Uztailaren 1ean, asteazkena, 22:00etatik 23:15era bitartean, Iparralde etorbiderako sarbideak moztuko dira Colon ibilbidetik eta Ficobako biribilguneraino, droneen ikuskizuna dela eta.

Aparkaleku disuasorioak jaietan

Bestalde, aurreko urteetan bezala, Irungo Udalak zenbait ikastetxeetako aparkalekuak egokitu ditu aparkaleku disuasio gisa. Batetik, Dunboa ikastetxeko jolasgunea ekainaren 19tik uztailaren 1era erabilgarri egongo da. Eta ekainaren 12tik 14ko asteburuan ere, ostirala 20:00etatik igandeko 12:00ak arte. Gainerakoan Santa Elena Institutua eta Bidasoaldea HHI zentroak gaituko dituzte, ekainaren 19tik uztailaren 1era, biak barne.

Gainerakoan, hiriko zenbait kale egokituko dituzte ziklomotorrak eta motozikleten aparkaleku disuasorio gisa. Iragarri dutenez,  Iparralde hiribidean (Republica Argentinatik Kolon Pasealekuraino) eta Beraketa kalean egokituko dituzte Kolon pasealekuko espaloietan okerreko aparkalekuak saihesteko, ekainaren 19tik uztailaren 1era, biak barne.