Junkal plazan, Martindozenean eta Artian zenbait zuhaitz ordezkatuko dituzte erortzeko arriskuan daudelako

Koldo Nausia 2026ko ekainaren 16a

Irungo Udalak hiriguneko 15.000 zuhaitzen mantenu eta kimaketa kanpainarekin batera, osasun arazoak dituzten zuhaitzen jarraipena egiten du. Eta azken diagnostikoan Junkal plazatxoan eta Martindozenea parkean arrisku-maila handikoak izatera pasa diren aleak kendu eta ordezkatuko dituzte. 

Irungo Udalak aditzera eman , datozen egunetan hiriguneko hainbat zuhaitz kendu eta ordezkatu egingo ditu. Obrak, Mantentzea eta Azpiegituren arloak argitu du, kendu beharreko zuhaitzak "oso narriatuta daudela eta erortzeko arriskua dute". Hortaz, hiriko zuhaitzak kudeatzeko irizpideen arabera, herritarren segurtasuna lehentasunetan eman eta zenbait zuhaitz kenduko dituzte halabeharrez, ondoren ale berriak landatzeko.

Astearte honetan bi platanondo moztu dituzte Junkal plazatxoan; izan ere, biak oso narriatuta zeuden, eta erortzeko arrisku handia zuten zama gehigarria izanez gero.

Halakoak gertatu dira azken urteetan zuhaitz handiekin. Nafarroa hiribidean bertan, haizete baten ondorioz baldintza txarretan zegoen ezki bat apurtu eta Junkal plazatxoaren aldera erori zen 2024ko martxoan. Eta 2020an, aldiz, plazaren bazter batean zegoen 100 urte baino gehiagoko zuhaitz bat gauez erori zen pisua zuen aldera balantza egin, eta plazaren erdian bukatuz. Eta 2022an, Sargia parkea 100 urte baino gehiagoko beste zumar bat erori zen ere.

2024an Nafarroa hiribidean eroritako zuhaitza.

Gainerakoan, udalak azaldu du Artia auzoan nahi gabe hazitako 5 zuhaitz moztu dituztela, oker baitzeuden eta jada erori baitziren haizea egon denean.

Era berean, datorren astean zehar 4 makal moztuko dituzte Martindozeneako parkean. Zuhaitz horiek aldizka ikuskatu dira; baina, duela gutxi, oso arrisku handia izatera igaro da egindak zuhaitzen arrisku-maila ebaluatzeko diagnostikoan.

Gorka Alavarez, arloko zinegotziak hainbatetan azpimarratu du, osasun egoera txarragatik kendu ohi den zuhaitz oro ordezkatu egiten dela. "Izaki bizidunak dira, eta beraien bizitza zikloa dute", gogoratu izan du. Edozein kasuetan, udalak hirigunean dauden 15.000 zuhaitz aleen jarraipena, kimaketa eta osasun egoeraren behaketa lanak urtero egiten dituela argitu dute.