Real Unioneko lehen taldeak dagoeneko badaki zeintzuk izanen diren bere aurkariak 2026/27ko denboraldian. Lehen RFEF Mailan arituko dira txuribeltzak eta lehen taldea osatuko dute bertze hemeretzi talderekin batera. Euskaldunez gain, Errioxa, Galizia, Gaztela Leon eta Extremadurako taldeak ariko dira lehian elkarrekin, ekainaren 24an ospatu zen bilkuran erabaki zenaren arabera. Espainiako Futbol Federazioak eta Lehen RFEF Mailako klubek hartu zuten parte erabakian.
Talde txuribeltzak AD Merida, Arenas Club, Athletic Club 'B', Barakaldo CF, CD Coria, CD Extremadura, CD Lugo, CD Mirandes, CP Cacereño, CyD Leonesa, Pontevedra CF, Racing Club Ferrol, RC Deportivo Fabril, Real Aviles Industrial, SD Ponferradina, UD Logroñes, UD Ourense, Unionistas de Salamanca CF eta Zamora CF izanen ditu aurkari heldu den denboraldian. Hogei talde hauek Lehen RFEF Mailako lehen taldean ariko dira, Espainiako Futbol Federazioak eta kategoria hori osatzen duten klubek hala erabakita.
Honen ondotik, egutegia ere bozkatuko dute heldu den astean erakunde guzti hauek. Ekainaren 30ean, heldu den asteartean, eginen da horretarako bilkura Madrilen.