Beste urte batez Bidasoa Atletiko Taldean San Martzial Igoera arrakastatsua ospatu zuen, pasa den ekainaren 27an. 48. edizioa zen eta 150 korrikalarik hartu zuten parte guztira 3,6 kilometro luze eta 200 metroko malda positiboa duen proban. Horietatik guztietatik Sandra Piera eta Jon Urtizberea nagusitu ziren. Pierak 17:04 minututan osatu zuen lasterketa eta Urtizbereak berriz, 13:51 minututan. Emakumeetan, Pieraren gibeletik, Silvia Villan (17:20) eta Intza Mendez (17:47) helmugaratu ziren hurrenez hurren. Urtizberearen gibeletik, gizonetan, Adrian Martin (14:00) izan zen bigarren eta Jose Maria Peso hirugarren (14:03).