Euskal Herriko txotxongiloen historiara gerturatu nahi dute; izan ere, gaur egun oso urria da gaiaren inguruan dagoen informazioa. Euskal Herrian txotxongiloen mundua Frankismoa amaitu ostean garatzen hasi zela uste izan da urte luzez, ostomilako kideak, ordea, hau gezurtatzen duen ikerketan murgildu dira.
Duela bi urte inguru hasi zuten ikerketa prozesua. Orduan, 50 eta 60 hamarkadetako prentsa idatzia aztertzen hasi ziren. Ordutik hona, 70 artxibo baino gehiago bisitatu dituzte. Besteak beste, Irungo, Errenteriako, Oiartzungo edo Lesakako artxiboak bisitatu dituzte. 1876tik gaur egun arteko milaka artikulu topatu dituzte.
Barraka ezberdinen kokalekuak edo bakoitzak eskaintzen zuen emanaldiaren inguruko informazioa topatu dute. Gainera, barraka ezberdinen arteko liskarren eta desadostasunen nondik norakoak ere topatu dituzte. Ohikoak ziren honelako liskarrak. Guztira 60 bat barraka egon ziren Euskal Herrian. Gehienak Bilbo, Donostia eta Iruñean egon ziren.
Haimaka aurkikuntza egin dituzte tarte honetan. Arte disziplina honek Euskal Herrian izan duen ibilbiea argitzeko aletxo bat baino gehiago jartzen ari dira. Orain, epe ertainerako helburua liburu bat kaleratzea da. Izan ere, begirune handiz ikusten dute euskal txotxongilolaritza balio politiko handia baitu. Liburua, beraz, euskaraz, frantsesez eta gaztelaniaz kaleratu nahi dute Euskal Herritik at Espainian eta Frantzian zabaldu nahi baitute.