Asteburu honeta Bidasound jaialdia ospatuko dute Irungo Ficoban. Ekimen pribatuaren antolatzaileek uda bukaerako erreferentziazko kultur hitzordua bilakatu dadin helburu dute, eta iragarri dutenez, egunero 6.000 ikusle inguru aurreikusten dute. Izan ere, Espainiako estatu mailako musika talde entzutetsuekin osatu dute kartela. Kartelean, pop eta rockaren izen handiak elkartu dituzte, hala nola Maldita Nerea, Celtas Cortos, Efecto Pasillo, David Otero, eta egun bakoitza benetako jai kolektibo bihurtuko duten beste artista batzuk.
Bi egunetan 12.000 ikusle hurbilduko direla aurreikusita, Euskotrenek gaueko tren zerbitzu bereziak eskainiko dituela aditzera eman du. Zehazki, jaialditik itzultzeko, ostiraletik larunbaterako gauean aparteko topo zerbitzua eskainiko dute Ficobatik Hendaiarantz (3:15an), eta beste bat Lasarte-Oriarantz (3:22an). Biek ohiko geltokietan egingo dituzte geldialdiak. Larunbata gauean, aldiz, abuztuaren 29tik 30era, udako larunbatetako ohiko zerbitzua mantenduko dute, ordubeteko maiztasunarekin.