Trikitixa edo panderoa ikasteko interesa dutenek badute aukera Irunen. Auntxa Trikitixa Eskolak ikasturte berrirako matrikulazio epea zabaldu du, eta 6 urtetik aurrerako haur, gazte zein helduei zuzendutako ikastaroak eskaintzen ditu.
Eskolan trikitixa eta panderoa lantzen dira, ikasle bakoitzaren maila eta beharretara egokitutako metodologien bidez. Besteak beste, solfeorik gabe, sistema zifratuaren bidez, belarriz edo solfeoa eta sistema zifratua uztartuz ikasteko aukerak eskaintzen dituzte.
Auntxa Trikitixa Eskolaren helburua ez da soilik instrumentua jotzen ikastea. Urtean zehar hainbat ekimenetan parte hartzen dute, hala nola kalejiretan, Euskal Jiran, jaialdietan, ezkontzetan, erromerietan eta auzoetako jaietan. Audizioak ere antolatzen dituzte, ikasleek ikasitakoa jendaurrean erakusteko aukera izan dezaten.
Eskola Irunen dago, Anaka auzoko Monte Aldabe kaleko 31. zenbakian. Informazioa eskatzeko edo izena emateko, 943 618 839 edo 615 790 510 telefonoetara deitu daiteke, baita info@auntxatrikitieskola.com helbidera idatzi ere. Eskolaren ordutegia astelehenetik ostiralera da, 10:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 21:00etara.