Iker Eizagirre: «Urriaren 2an Alberto Anguera plaza hartuko dugu, arrazakeriari eta diskurtso faxistei muga jartzeko»

Aitor Errazkin

Ostiralean, 17:45ean, Irungo Alberto Anguera plaza hartuko dute «Ez Nahastu Etsaiz. Irunen Arrazakeriari eta Faxismoari Ez!» lemapean. Kolektibo antifaxistek deitu dute ekimena, Auzo Patruilek 18:00etan deitu duten martxari aurre egiteko. Deialdiaren arrazoiak eta helburuak ezagutzeko, Iker Eizagirrerekin hitz egin dugu. 2022tik ultraeskuinaren gorakada etengabea eman baita Irunen, eta emandako hainbat gertakarien ondotik, ostiralean "Colaboracion Ciudadana" delako taldeak mobilizazio publikoa egin nahi du aurreneko aldiz, diskurtso erreakzionarioak normalizatuz. 

Urriaren 2an, 17:45ean, mobilizazioa egingo da Irungo Alberto Anguera plazan, «Ez Nahastu Etsaiz. Irunen Arrazakeriari eta Faxismoari Ez!» lelopean. Kolektibo antifaxistek deitu dute ekimena, 18:00etan Auzo Patruilek toki berean egingo duten martxaren aurrean erantzun gisa. Deitzaileek herritarren parte-hartzea eskatu dute, auzoetan arrazakeriari eta diskurtso faxistei «ozen eta elkarrekin» aurre egiteko.

Iker Eizagirrek azaldu duenez, mobilizazioaren helburua ez da soilik ostiralean egingo den martxari erantzutea, baizik eta Irunen azken urteotan garatu den testuinguru sozialari erantzutea ere. Kolektibo antifaxistaren arabera, Auzo Patruilen diskurtso eta ekimenek arrazakeria eta ikuspegi faxistak zabaltzeko arriskua erakusten dute. Horren aurrean, herritarrek egoeraz jabetzea eta kalean jarrera argia erakustea ezinbestekotzat jotzen dute.

Eizagirreren hitzetan, mobilizazioaren helburu nagusia «arrazakeriari eta faxismoari ateak ixtea» da. Zentzu horretan, Alberto Anguera plaza herritarrek elkartzeko eta euren jarrera adierazteko gune bihurtu nahi dute.

Kolektibo antifaxistak nabarmendu du ez duela onartzen bizikidetza «hautsi nahi duten diskurtsoak» Iruneko kaleetan zabaltzea. Horregatik, herritar guztiei egin diete mobilizazioan parte hartzeko deia. Haien esanetan, ostiraleko hitzorduak aukera emango du arrazakeriaren eta faxismoaren aurrean herrian dagoen kontrako jarrera kalera ateratzeko eta auzoetan elkartasunaren eta harreraren aldeko mezua zabaltzeko.

Hitzordua, beraz, ostirala hontan izango da, 17:45ean, Alberto Anguera plazan. Ordu laurden geroago, 18:00etan, Auzo Patruilek deitutako martxa abiatuko da toki beretik. Bi deialdien aurrean, kolektibo antifaxistek herritarrak lehenago plazan biltzera deitu dituzte, «Irunen arrazakeriari eta faxismoari ez» esateko.