Astelehen honetan hamarnaka lagun bildu dira Irungo San Juan plazan, etxebizitza duinaren aldeko aldarriarekin eta ultraeskuinaren aurkako jarrerarekin bat egiteko. Euskal Herriko 26 herritan egin diren mobilizazioekin batera, elkarretaratzeak argi utzi du etxebizitzaren auziari benetako eta osoko konponbidea eman arte kalean jarraitzeko borondatea.
Elkarretaratzean azaldu dutenez, hauteskunde aurrerapenaren iragarpenak egoera politikoa nabarmen aldatu du, eta PP eta VOXen arteko gobernu baten aukera mahai gainean jarri du. Horren aurrean, etxebizitza duinaren aldeko borroka eta ultraeskuinaren aurkako borroka ezin direla bereizi azpimarratu dute.
Izan ere, haien esanetan, bi auziak egungo eredu ekonomiko eta sozialaren krisiaren ondorio dira. Neoliberalismoaren eta kapital metaketaren logikek gero eta herritar gehiago prekarietatera kondenatzen dituzten bitartean, etxebizitza oinarrizko eskubidea izan beharrean negozio bihurtu dela salatu dute. Funts putreek eta enpresa handiek etxebizitzaren espekulaziotik aberasten jarraitzen duten bitartean, herritarren bizi-baldintzak okertzen ari direla nabarmaten duen erantzun autoritario gisa kokatu dute. Bereziki, etxebizitzaren aldeko mobilizazioetan parte hartu duten pertsonak kriminalizatzea eta arazoaren fokua pertsona migratuengan jartzea kritikatu dute, PP eta VOXenendu dute.
Testuinguru horretan, ultraeskuina sistema horrek sortutako arazoen aurrean ematen duen erantzun autoritario gisa kokatu dute. Bereziki, etxebizitzaren aldeko mobilizazioetan parte hartu duten pertsonak kriminalizatzea eta arazoaren fokua pertsona migratuengan jartzea kritikatu dute, PP eta VOXen jarrera salatuz.
Euskal Herriaren kasuan, gainera, mehatxuak dimentsio propioa duela adierazi dute. Espainiako ultraeskuinak Euskal Herria, euskara eta herriaren askatasun nahia jomugan dituela ohartarazi dute, eta irmo ezik, haren aurrean alternatiba politiko eta sozial oso bat eraikitzea beharrezkoa dela defendatu dute. Zentzu horretan, Euskal Herriaren eraikuntza eta herritar guztiek duintasunez adierazi dute: «Ez dira pasako! Ez duzue lortuko!»
Azkenik, faxismoari aurre egitea ez ezik, haren aurrean alternatiba politiko eta sozial oso bat eraikitzea beharrezkoa dela defendatu dute. Zentzu horretan, Euskal Herriaren eraikuntza eta herritar guztiek duintasunez bizitzeko aukera izango duten Euskal Errepublikaren aldeko bidea aldarrikatu dute.
Urrats bat aurrera, Ernairen PROPOSAMENA