Urriaren 1ean indarrean sartu zen Zirkulazio Orokorraren Araudiaren erreforma, eta horrenbestez betebehar berriak ezarri dituzte patinete elektrikoen erabiltzaileentzat. Horien artean daude, patinete elektriko bat gidatzeko gutxieneko adina (15 urtekoa), kaskoaren derrigorrezko erabilera, ikusgarritasun txikiko egoeretan txaleko islatzailea eramatea eta ibilgailuaren argiztapena.
Hortaz gain, ibilgailuei ezarritako 25 kilometro orduko abiadura muga da araudiaren berritasunetako bat. Eta hau errespetatzen dutela ziurtatzeko Irungo Udaltzaingoak kontrolak egingo ditu. Abiadurari dagokion kontrola egiteko, urriaren 9tik aurrera, Udaltzaingoak dinamometro eramangarri bat eskuratu du.
Udaltzainek erabiliko duten dinamometroa.
Gailu honek aukera ematen die kalean bertan patinete elektrikoen abiadura egiaztatzeko, ziurtagiri ofiziala duen tresna batekin.
Segurtasun sailak gogorarazi du patinete elektrikoak eta bizikletak ezin direla espaloietan ibili, eta hori izango da zaintza kanpaina bereziaren ardatzetako bat. Hirian mugikortasun modu ezberdinen arteko bizikidetza segurua sustatu behar dela nabarmendu du Irungo Udalak, espazio publikoaren erabilera egokia bermatuz. Eta horretarako, Udaltzaingoak kontrol zehatzak egingo ditu