Irun munduarekin elkarlanean

Aitor Errazkin

Eguraldi onak lagunduta, herritar ugari gerturatu ziren elkarte eta gobernuz kanpoko erakundeen postuetara. Bertan, hainbat proiektu eta elkartasun ekimen ezagutzeko aukera izan zuten. Jardunaldian, Gorka Alvarez lankidetza zinegotziarekin eta hainbat elkartetako kideekin hitz egin genuen. Haien lana, esperientziak eta nazioarteko lankidetzaren garrantzia ezagutzeko aukera izan genuen.

Irungo Urdanibia plaza elkartasunaren eta lankidetzaren topaleku bihurtu zen igandean. Irun Munduarekin Lankidetzan lelopean, 21 gobernuz kanpoko erakundek beren proiektuak eta eguneroko lana herritarrei hurbildu zizkieten.

Eguraldiak lagunduta, jende ugari bildu zen postuetan, eta hainbat tailer, erakusketa eta bidezko merkataritzako produktuen dastaketaz gozatzeko aukera izan zuen. Aurten, gainera, topaketa lehen aldiz egin da Urdanibia plazan, erakundeentzat leku erosoagoa eskaintzeko asmoz.

Irungo Udalak 539.766 euro bideratu ditu erakunde horien lana laguntzera. Jardunaldian, Gorka Alvarez lankidetza zinegotziarekin, Tadamum elkarteko kideekin, Mendebaldeko Saharako herritarrekin eta Nazioarteko Ekintza gobernuz kanpoko erakundeko lagunekin hitz egin genuen, haien proiektuak eta nazioarteko elkartasunaren garrantzia ezagutzeko.

Topaketak argi utzi zuen lankidetza ez dela diru-laguntzetara mugatzen: herritarrak sentsibilizatzea, beste errealitate batzuk ezagutzea eta mundu bidezkoago baten aldeko konpromisoa sustatzea ere badela.