Irungo hirian dauden 52 haur parkeen mantenu lanen kontratuaren baitan, Irungo Udaleko Obretako, Mantentze-lanetako eta Azpiegituretako arloak jakinarazi du, azaroaren honetan hasi dituztela Sargia parkeko beheko aldean dagoen haurren jolasgunea berritzeko lanak.
Udalak aditzera eman duenez, plataformako segurtasun-zorua aldatzeko eta parkea hobetzeko lanek astebete iraungo dute gutxi gorabehera. Eta denbora horretan, ezin izango da parkea erabili. Montajes Garra S.L. enpresa izango da lanen arduraduna, eta lanei ekingo die eguraldiak aukera ematen duenean.