Bi partiduak larunbatean jokatuko dira, Biok Txingudik 17:30ean, Gaztediren kontra, eta Zaisa Txingudik 15:30ean, Arratiko Zekorrak-en kontraTxingudi Rugby Klubeko Biok Txingudi taldeak bere lehen partidu ofiziala jokatuko du larunbat honetan, urriaren 7an, 17:30ean Plaiaundin. Neurketa berezi batekin hasiko du ibilbide hau etxean, izan ere, Gaztedi taldea jaso beharko dute jokalariak, pasa den denboraldian Euskadi txapeldun izan zen baitzen. Partidu gogorra izanen da beraz, baina etxekoak indartsu daudela erakutsi dute eta lehen jardunaldiko sentsaio onei eutsiko diete. Bertzalde, 15:30ean, Zaisa Txingudi ere denboraldi honetan lehen aldiz ariko da etxean. Ekin eraikuntzak Arratiko Zekorrak izanen dute aitzinean, talde gogorra. Hain zuzen ere, bidasotarrek ezin izan dute 2020ko otsailetik aurkaria garaitu. Hala ere, lehen jardunaldian ez zuten garaipenik batu ez batak ez bertzeak ere, eta horri buelta eman nahiko diote bihar. 18 eta 14 urtez azpikoen neurketak18 urtez azpiko taldeak berriz, Iruñeara bidaiatu beharko du La Unicaren kontra jokatzeko. Hauen partidua ere larunbatean jokatuko da, 12:00etan. Etxekoek lehen jardunaldia irabazi dute eta beraz, bidasotarrek eta donostiarrek osatzen duten taldeak lan egin beharko du garaipena eskuratzeko. Bertzalde, 14 urtez azpiko taldea Hernaniko Landare zelaian ariko da, Atletico San Sebastian, Mutriku, Eibar, Arrasate eta Hernaniko taldeen kontra. Gipuzkoako zazpi rugby txapelketa jokatuko dute bertan. Igande SasoiHorrez gain, igande honetan (urriaren 8a) Irunen Igande Sasoi jardunaldia ospatuko da. Parean elkarteak, Irungo Udalaren eta Foru Aldundiaren laguntzaz, antolatu du ekimen hau, Irungp kirol eskaintza emakumeengana hurbiltzeko asmoarekin. Horrela, 30 klubek baino gehiagok parte hartuko dute, tartean Txingudi Rugby Klubak ere. Hauek zelai ttiki bat jarriko dute eta Biok Txingudiko zenbait jokalari bertan izanen dira errugbiaren inguruko ekintzak aitzinera eramaten.
Osorik irakurri