Gaztediren kontra galdu bazuten ere (10-31), partidu duina jokatu zuten Txingudiko emakumeekBiok Txingudik lehen partidu ofiziala jokatu zuen Plaiaundin pasa den larunbatean. Gaztedi jaso zuten etxean, pasa den denboraldian Euskadiko txapelduna izan zen taldea. 10-31ko markagailuarekin galdu bazuten ere, bidasotarrek duintasunez jokatu zuten eta euren indarra erakusteko gai izan ziren. Partidua hasi aitzinetik, Zaisa Txingudiko senior gizonezkoek omenaldia eskaini zieten emakumeei, lehen aldiz partidu ofizial batean Plaiaundin zelairatuko zirela ospatzeko asmoz. Honen ondotik, neurketa hasi zen eta Gaztedik inposatu zuen segidan bere jokoa. Lehen hamar minutuetan, 0-7ko markagailua erdietsi zuten gasteiztarrek, baina etxekoak ez ziren gibelean gelditu. Baloia kontrolatzen hasi ziren bidasotarrak eta Lea Etxebarrieta kapitainak entsegu eremura iristea lortu zuen. Enara Arrutik orduan, zaila zen eraldaketa sartu zuen.Gaztedik partiduaren nagusitasuna izan zuen berriz ere, eta atsedenaldira aitzinetik ailegatzea lortu zuen, bi entsegu eta eraldaketa baten bitartez. Horrez gain, mugakoek akatsak egin zituzten eta aurkariari lana erreztu zieten. Aldageletatik bueltan, bigarren zatian, Biok Txingudik baloiaren jabetza eduki zuen berriz ere eta Enara Arrutik zigor kolpe bat gauzatzea lortu zuen, 10-19ko emaitza jarriz. Gaztedi, orduan, jokalari bat gabe gelditu zen txartel hori bat ikusi ondotik, baina halere ez zituen besoak jaso. Bi entsegu eta eraldaketa bat eginez, 10-31ko behin-betiko markagailua ezarri zuen aurkariak. Bidasotarrek galdu bazuten ere, duintasunez jokatu zuten partidua, pasa den denboraldiko liderraren kontra. Neurketa bukatuta, emakumeek Rugby Club Irun taldeko jokalari ohien omenaldia ere jaso zuten eta momentu hagitz hunkigarria bizitu zituzten etxean jokatutako lehen jardunaldi honetan.Gizonezko seniorren partidua bertan beheraZaisa Txingudiko taldeak 15:30ean jokatu beharreko partidua berriz, bertan behera gelditu zen, Arratiko Zekorrak neurketa atzeratzea eskatu baitzuen. Orain Kirol Justiziaren Batzordeak erabaki beharko du bizkaitarrei partidua galdutzat ematen dien edo bertze dataren bat finkatzen duten. 18 urtez azpiko taldeak bonus puntu bat lortu zuen Iruñean Txingudi/Bera Bera taldeak Iruñeako La Unicaren kontrako partidua galdu zuen, 50-24ko markagailuarekin. Aldea murrizten saiatu baziren ere, azkenean iruindarrek euren indarra erakutsi zuten eta garaipena etxean geratzea lortu zuten. Hala ere, Txingudikoek bonus puntu bat lortu zuten partiduan, lau entsegu egiteagatik. 14 urtez azpikoek Gipuzkoako Ligako bigarren jardunaldia jokatu dute14 urtez azpiko taldeak errugbian trebatzen segitzen du, eta asteburu honetan Hernanin izan zira, Gipuzkoako zazpi errugbiko txapelketaren bigarren jardunaldia jokatzen. Urtea bukatu bitarte ariko dira txapelketa honetan, eta urtarrilaren berriz, hamabosteko liga hasiko dute.
Osorik irakurri