Emakumeak berriz, B finalean lehiatuko dira, eta 16 urtez azpiko taldeak ez bidaiatzea erabaki du, bidaiak duen kostuarengatikBidasoa Atletiko Taldeko 20 urtez azpiko taldeak garaipen garrantzitsu bat eskuratu du. Izan ere, Espainiako Kluben arteko Txapelketaren finalean egotea lortu du gizonezkoen taldeak. Emakumeak berriz, B finalean izanen dira lehian. Heldu den urriaren 28an, Espainiako Kluben arteko Txapelketaren finala jokatuko da eta bertan izanen dira BATeko 20 urtez azpiko atletak. Zortzigarren postua eskuratu ondotik (13.925 puntu), klub onenen artean kokatu da irundarra eta horrela, A finalean lehiatzea lortu dute. Emakumeek berriz, 12.397 punturekin, hemezortzigarren postuan sailkatu dira eta beraz, B finala jokatuko dute. Horrela, klubak ordezkaritza izanen du Espainiako Kluben arteko Txapelketan, bai gizonezkoen kategorian, baita emakumeenean ere. 16 urtez azpikoek ez dute bidaiatuko16 urtez azpiko taldeak bederatzigarren postua lortu zuen, eta B finala lehiatzeko txartela eskuratu zuen. Hala ere, bidaiaren kostu altua kontuan hartuta, klubak bertan ez parte hartzea erabaki du.
Osorik irakurri