JUNIOR SELEKZIOAK JON ANDER IRIBAR BIDASOTARRA DEITU DU

Erabiltzailearen aurpegia Kiroletik 2023ko urr. 11a, 09:11

Urriaren 30etik azaroaren 2ra bitarte Guadalajaran egonen da Iribar taldearekin kontzentratutaJavier Fernandez “Jabato”-k zuzentzen duen Espainiako Junior Selekzioak Jon Ander Iribar jokalari bidasotarra deitu du, taldeak duen hurrengo hitzorduan parte hartzeko. Hain zuzen ere, taldeak bi lagunarteko jokatuko ditu Guadalajaran, bertako taldearen eta Recoletas Atletico Valladoliden kontra. Iribar 2004 eta 2005 urteetan jaiotako jokalariek osatutako junior taldean egonen da. Horietako batzuk, jubenil mailan, munduko txapeldun izan dira. Urriaren 30ean egin du hitzordua Espainiako junior selekzioak. Madrilen elkartuko da taldea eta bertatik, Guadalajarara joanen dira, azaroaren 2ra bitarte kontzentrazioa ospatzeko. Azken egun horretan, 19:30ean, David Santamaria Kiroldegian, Balonmano Guadalajararen kontra arituko dira, Zilarrezko Ohorezko Mailako egungo liderra dena. Azaroaren 3an berriz, Plenitude ASOBAL Ligako Recoletas Atletico Valladoliden kontra ere ariko dira, Huerta del Rey Kiroldegian, 19:30ean. Jon Ander Iribarrentzat ez da Espainiako selekzioan parte hartzen duen lehen aldia, izan ere, beheko mailetan aritua da aitzinetik. Zumaiarra Pulpo Eskubaloia taldetik ailegatu zen CD Bidasoara eta, pasa den denboraldian, talde honek antolatutako teknifikazio saioetan parte hartu zuen.

Osorik irakurri