BAZTAN KOPAKO TXAPELKETATIK KANPO GELDITU DA

Erabiltzailearen aurpegia Kiroletik 2023ko urr. 17a, 12:28

Etxarri Aranatzen kontra bina berdindu zuen Kopako bigarren pratiduan, eta horren ondotik, baztandarrak ez dira hurrengo fasera pasatukoNafarroako Liga bi astez geldirik egon da, Kopako Txapelketa jokatzen ari zirelako zenbait talde. Kasu hori izan da Baztango taldeena, hain zuzen ere. Lehen maila autonomikoan ari diren baztandarrek bi neurketa jokatu dituzte azken asteetan txapelketa honetan. Lehenean garaipena eskuratu zuten etxean, Asdefor-ren kontra (3-2), eta bigarrenean bina berdindu zuten Etxarri Aranatzen aitzinean, euren zelaian. Azken talde honek Asdefor garaitu zuen pasa den urriaren 14an, 2-4ko markagailuarekin eta horren ondorioz, haiek jarri ziren sailkapeneko lider. Baztandarrekin puntuetan berdinduta gelditu baziren ere, sartutako golak kontuan hartuta, Etxarri Aranaztarrak izanen dira Kopako Txapelketan aitzinera eginen dutenak. Baztandarrek orain, Nafarroako Ligako helburuei begiratuko diete. Lehiaketaren martxari eutsi diotenez, indar hori aprobetxatuko dute heldu den igandean (urriaren 22an) Azkoyen bisitatzeko (17:00).

Osorik irakurri