Igandean, urriaren 29an, izanen da hitzordua eguerditan Sarako Animanea zelaianBiok Txingudik denboraldiko laugarren jardunaldia jokatuko du asteburuko honetan, Sarako Izarra taldearen kontra. Lehen garaipena erdietsi ondotik, bidasotarren helburua puntuak lortzea izanen da, sailkapeneko goiko postuetan mantentzeko. Neurketa igandean ospatuko da, urriaren 29an, Sarako Animanea zelaian, eguerdiko 12:00etan.Lapurdiko taldea izanen du aurkari Biok Txingudik heldu den igandean. Sailkapeneko goiko postuetako aurkari zuzena da momentuz Sarako Izarra, nahiz eta azken jardunaldian puntuak galdu zituen jokatu beharreko neurketara azaldu ez zelako. Horregatik ez balitz, taldea bidasotarrengandik puntu bakarrera egonen litzateke. Jardunaldi berri honi aurre egiteko, Asier Gonzalezen taldeak lesioetatik berreskuratu diren Ainara Guerrico eta Gaxi Famoso jokalariak izanen ditu prest. Partiduaren aitzinetik, Sara/Senpere eta Txingudiko 16 urtez azpiko taldeek entrenamendu gidatu bat eginen dute elkarrekin. 18 urtez azpikoak Mungiara garaipenaren bilaTxingudi/Bera Bera 18 urtez azpiko taldea garaipenaren bila aterako dira zelaira asteburu honetan. Mungian izanen dute hitzordua, Uribealdearen kontra, eta euren helburu nagusia puntuak batzea izanen da bertan. Urriaren 28an, larunbatean, izanen da hitzordua, Atxurizubi zelaian, 12:30ean. Gipuzkoako selekzioaren entrenamenduak13 eta 14 urtez azpiko taldeetako zenbait jokalari berriz, Gipuzkoako selekzioak antolatutako entrenamenduetan izanen dira asteburuan. Zehazki Txingudiko hamabi jokalarik hartuko dute parte Hernanin ospatuko den topaketan: Unai Aizpurua, Giovani Ciurar, Oihan Echeveste, Galder Eizagirre, Oier Galvez, Mick Little, Urtats Mendizabal eta Urko Prieto. 13 urtez azpikoek 9:30ean izanen dute hitzordua, eta 14 urtez azpikoek berriz, 11:00etan. Munduko kopako finala, Txingudi Rugby TabernanErrugbiko Munduko Kopako finala jokatuko da asteburuan ere, eta Txingudi Rugby Tabernak ere hitzordua egin du errugbizale guztiekin. Parisko Saint Denis estadioan ospatuko da finala, larunbat honetan, Zeelanda Berria eta Hegoafrikaren artean. 21:00etan hasiko da partidua. Horren aitzinetik, ortziralean, ordu berean, Argentinak eta Inglaterrak hirugarren eta laugarren postuetarako lehia jokatuko dute. Bi neurketak beraz, Txingudi Rugby Tarbernan ikusi ahal izanen dira.
Osorik irakurri