BIOK TXINGUDIK GAZTEDI B-REN MARKAGAILUA HUTSEAN UTZI ZUEN

Erabiltzailearen aurpegia Kiroletik 2023ko aza. 6a, 14:17

Bidasotarrek 39-0eko emaitzarekin irabazi zuten eta hamaika puntu dituzte orain sailkapeneanBiok Txingudik nagusitasunez garaitu zuen Gaztedi B taldea, pasa den larunbatean, Plaiaundin. 39-0eko markagailuarekin bukatu zen partidua, eta puntuak etxean gelditu ziren horrela. Orain, seigarren postuan kokatu dira Txingudiko emakumeak, 11 punturekin guztira. Lehen minutuetatik gehiago izan ziren Asier Gonzalezen jokalariak, eta lehen entsegua eta eraldaketa berehala lortu zituen Enara Arrutik. Naroa de la Fuentes ere bertze bortz puntu gehiago lortu zituen segidan eta horrela, 12-0ekoa ezarri zuten. Bi jokalari hauek ere bigarren marka lortu eta eraldaketa egin zuten eta oraindik ere tartea gehiago zabaldu zuten aurkariarekin. Atsedenaldia baino lehen gainera, Onintza Burgerak eta Miren Fernandezek entsegu bana egin zuten eta aldageletara 29-0eko emaitzarekin joan ziren bi taldeak. Bigarren zatian, nekea nabaritu zen bidasotarren taldean. Intentsitatea jeitsi zuten eta zigor kolpe gehiago egin zituzten. Gasteiztarrek hori aprobetxatu zuten metro batzuk aurreratzeko, baina hala ere, etxekoak defentsan ongi aritu ziren aurkarien saiakerak hutsean utzi zituzten. Horrez gain, Arrutik eta Fernandezek aldea gehiago handitzea lortu zuten eta 39-0eko markagailuarekin bukatu zen partidua, azkenik. Puntuak sailkapenera batuta, orain hamaika dituzte guztira Biok Txingudiko jokalariek, eta seigarren postuan kokatu dira.

Osorik irakurri