GRANOLLERSEK GAINDITU ZUEN BIDASOA ARTALEKUN

Erabiltzailearen aurpegia Kiroletik 2023ko aza. 10a, 14:51

Denboraldiko lehen porrota jaso du Jacobo Cuetararen taldeak, Rodrigo Salinas, Matheus da Silva eta Eneko Furundarena falta ziren partiduanPorrot gogorra jaso zuen atzo iluntzean Bidasoak etxean. Granollersek menderatutako neurketan, 30-33 galdu zuten bidasotarrek kataluniarren aitzinean. Lehen minututik gidatu zuen aurkariak partidua eta etxekoak beti gibeletik joan ziren. Denboraldiko lehen porrota da Jacobo Cuetararen taldearentzat eta horregatik beragatik, mingarria. Hala ere, lanean segitu eta igande honetan bi puntuak poltsikoratzeko aukera berri bat izanen du taldeak Sinfinen kontra Santanderren. Rodrigo Salinas, Matheus da Silva eta Eneko Furundarena gabe atera ziren kantxara Bidasoako jokalariak. Hiru baja garrantzitsu izan ziren atzoko jardunaldirako, eta horrek eragina izan zuen. Lehen minututik aitzinetik jarri zen Granollers markagailuan eta etxekoek ezin izan zuen hori gainditu. Gibeletik segitu zieten, hurbiletik, eta berdindu ere egin zuten sarritan. Hala ere, ezin izan zuten langa pasatu eta puntuek ihes egin zuten. Granollers indartsu atera zen kantxara hasieratik eta merezitako garaipena eskuratu zuen Antonio Ramaren taldeak. Bidasoak hamalau hutsegite egin zituen aurkariaren atean eta horrek ere puntuak galtzea ekarri zuen. Atsedenaldira 12-14koarekin joan ziren bi taldeak, eta 60 minutuak bukatuta, gol bat gehiagoko aldea eskuratu zuen Granollersek (30-33). Atzoko neurketaren ondotik, bi taldeak puntuetan berdinduta daude sailkapenean (15), nahiz eta kataluniarren partidu bat gehiago duten jokatua. Partiduaren balorazioetan protagonistek aipatu zuten bezala, porrot honek ezin ditu orain arteko lana eta orain arte lortutako emaitzak ilundu. Lanean segituko dute gaur eta bihar, igandean (azaroaren 12an) Santanderren duten hitzordurako. Sinfin bisitatuko dute orduan, 20:00etan, eta bi puntuak lortu nahi dituzte han bidasotarrek. (Argazkia: Arrate Morales)

Osorik irakurri