Orotara 693 bidasotarrek zeharkatu zuten Donostiako helmuga aurtengoan. Horietatik 145 emakumezkoak izanik, haien artean azkarrena Ane Zabala irundarra izan da 1:16:58ko kronoarekin. Gizonezkoetan, aldiz, Irunen bizi den Chakib Lachgar irabazlaeaz gain, sailkapen orokorrean 19. postua egin duen Jose Antonio Gomez de Arriba izan da azkarrena 1:05:34ko markarekin. Chakib Lachgar, Irunen bizi den marokiarrak jantzi du Behobia-Donostia erdi maratoiaren txapela. Bigarren aldia du, eta berriki Indian jokatutako munduko erdi maratoi txapelketa irabazi ondotik apurtu du herri lasterketa honen marka, kronoa ordubetetik jaitsiz, zehazki 59 minutu eta 56 segundutan. Algecirasetik kamioi baten azpian sartu, eta bere migrazio prozesua Valentzian hasi ondotik, paperak lortu ondotik gaur egun Irunen bizi da Lachgar.Nesketan, aldiz, Laura Rodriguezek eraman du txapela, ordubete 14 minutu eta 22 segunduko markarekin, Bidasoa Atletiko Taldean ari den Sara Villasante donostiarrari sei segunduko aldea ateriaz.693 bidasotar helmuganEskualdeko partehartzaileei dagokienez, 479 irundar, 146 hondarribitar eta 65 hendaiarrek parte hartu dute aurten. Biriatuar gutxi batzuk batuta, orotara, 693 bidasotar. Eta horietatik 145 emakume izan dira. Aurten marka guztiak apurtu baititu lasterketak parte-hartzaileen %29,2a emakumezkoa izan baita. Bidasotarren artean gizonezkoetan irundarrik azkarrena, Jose Antonio Gomez de Arriba izan da 1:05:34ko marka handia eginez, eta sailkapen orokorrean 19. postuan amaituz. Hondarribitarren artean, Iñigo Fernandez de Barrena 1:12:06 (156. postua). Eta hendaiarren artean, aldiz, Jean-Pierre Etxeberria (1:20:02). Nesketan, lehen irundarra Ane Zabala izan da helmugan 1:16:58 kronoarekin. Hondarribitar azkarrena, Edurne Barbeito izan (1:36:18) eta hendaiarren artean, aldiz, Samara Ruiz 1:37:08.
Osorik irakurri