MARIEZKURRENA MIRANDAK ETA AMUNARRIZ IZAGIRREK IRABAZI ZUTEN BIXI-BIXI PALA TXAPELKETA

Erabiltzailearen aurpegia Kiroletik 2023ko aza. 15a, 08:59

Finalean Igiñiz Barrio eta Del Frade izan zuten aurkari eta 22-16ko markagailuarekin irabazi zietenBixi-Bixi emakume pala txapelketa azkarra ospatu zuen Emeki Emakume Elkarteak pasa den larunbatean Soroeta frontoian. Bortz bikotek hartu zuten parte eta irabazleak Maite Mariezkurrena Miranda eta Izaskun Amunarriz Izagirre izan ziren, finalean 22-16ko emaitzarekin Itsaso Igiñiz Barrio eta Maria del Fraderi irabazita. Bortz bikoteek denek denen kontrako partiduak jokatu zituzten lehenbizi eta horrela erabaki zen zein bikote pasatzen ziren finala jokatzera. Kasu honetan, bina partida irabazi ondotik, Maite Mariezkurrena Miranda eta Izaskun Amunarriz Izagirre eta Itsaso Igiñiz Barrio eta Maria del Frade izan ziren finalera pasatu ziren bi bikoteak. Lehenak 22-16ko markagailua erdietsi zuten eta beraz, beraiek izan ziren aurtengo txapelketako irabazleak.Hirugarren eta laugarren postuak ere bertze partida batean erabaki ziren. Bertan, Ainara Garcia Cuenca eta Maider Aginagalde Ugalde bikotea Naroa Mentaberri Zubillaga eta Xuxuna Otxoteko Zubieta bikotearen kontra aritu ziren eta lehenak lortu zuen hirugarren postua, 15-9ko emaitza eskuratuta.

Osorik irakurri